XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4. Prozedura. Ordezkarien Kamera eta Senatua

Erakundearen ondorio eta eragin potentzialki sakon eta larriek saio soilarenak ere EEBBetako konstituzional sisteman (kontrol oreka sistema/checks and balances) aholkatzen dute aurreanalisi lasai eta xehetu bat, kasuz kasu, zentsuragarri diren edo halako antza duten jarduerak sortzen direnean.

Haren bitartez erabaki beharko da merezi duen ala ez impeachment erakundearen erabilera 40. Vid., SMITH, A.J., Federal Judicial Impeachment: Defining Process Due, op. cit., 22 eta ondorengo orr., han impeachment eta, USCko 5. eta 14. emendakinetan arautzen den Due Process of Law edo bidezko prozesuaren arteko loturak eta inkonpatibilitate edo bateraezintasunak aztertzen dira. Halere argi dago impeachmentaren eraginak subjektu pasiboaren ondarea uki dezakeela, eta ondarea, bizia eta askatasunarekin batera/life, liberty and property, Due Process of Law klausulak babesten duen objektuetariko bat dugu. Baita, bidezko prozesuari buruz, ESPARZA LEIBAR, I., El principio del proceso debido, Bosch. Barcelona 1995.

Kongresuaren/The House jarduerari, zentsura prozedurari dagokionez, neurri batean jurisdikzional izaera eman nahi zaio, hau da, organu jurisdikzional sui generis baten helburua jarraituko du, ahalmen jurisdikzionala egikarituz 41. Vid., BLACK, CH.L., Jr., Impeachment. A handbook, op. cit., 20 eta ondorengo orr. Vid., ere, CARLASSARE, L., Responsabilità penale dell'Esecutivo e forma di governo. Limpeachment negli Stati Uniti, op. cit., 444 eta ondorengo orr..

Hau esan ondoren adierazi behar dugu impeachment erakundeak jarraitzen duen prozedurak ez dituela Due Process of Law klausulak galdatzen dituen berme guziak errespetatzen.

Aipatutako klausulak benetako jarduera jurisdikzionalaren neurria eta mugak ematen dizkigu, beraz, zentsura ez da prozesu jurisdikzional bat, beste zerbait baizik.

Adibide adierazgarri batzuk emango ditugu.

Publizitatea sakonki murriz daiteke, jurisdikzioaren aurrean ez bezala.

Froga standarda, zalantza arrazoigarri baino areago/beyond a reasonable doubt, azpitik dator, beraz, ziurtasun maila apalagoa da.

Jurado edo Zinpekoek ez dute parte hartuko; jurisdikzioaren aurrean juradoen partehartzea oinarrizko eskubide bat dugu.

Ez da erresoluzioen motibazioa bermatzen, etab. 42. Vid., BLACK, CH. L., Jr., Impeachment. A handbook, op. cit., 20 eta ondorengo orr. Ebazpenen motibazioari buruz, vid.. CARLASSARE, L., Responsabilità penale dell'Esecutivo e forma di governo. Limpeachment negli Stati Uniti, op. cit., 530 or. Zentsura prozeduraren izaerari dagokionez, vid., MILLER, M. B., The Justiciability of Legislative Rules and the Political Question Doctrine, California Law Review, 78.1990, 1341-1374 bitarteko orr..

Bi prozedura desberdinak aztertu ondoren, haien bermeak, eragin eta ondorioak, adierazi beharko dugu jarduera jurisdikzionala (hau da, prozesua) eta zentsura prozedura izaeraz desberdinak direla.

Ez dute kausa-ondorio loturarik.

Impeachment prozedurak ez du suposatzen ahalmen jurisdikzionalaren egikaritza, eta lehen esan dugun bezala, nahiz eta jarduera biak gauzatu (zentsura, erantzukizun politikoa erreklamatuz eta prozesu penala, erantzukizun kriminala galdatuz) egintza eta subjektu berdinen aurka, ez da ne bis in idem prinzipioa bortxatuko. 43. Vid., BERGER, R., Impeachment: The constitutional problems, op. cit., 79-80 orr. Gaiaren mugak ezarriz, vid., Hastings v. United States, 802 F. Supp. 490, 505 (D.D.C. 1992)..

Esan beharra dago ere, kasuz kasu aztertu beharko dugula gai honek malgutasun neurri bat duelako zehazki jakiteko zer eta zenbat prozesu diren bidezko edo galdagarri, supostu bakoitzean Vid., SMITH, A.J., Federal Judicial Impeachment: Defining Process Due, op. cit.. 24-39 bitarteko orr.

Subjektuak Presidentea edo Presidenteordea direnean, impeachment edo zentsura gauzatzeko jarraitu behar den prozedurari Ordezkarien Kamerak edo haren kideren batek hasiera emango dio berez (ofizioz) edo beste norbaitek (subjektu edo erakunde, v. gr., Jurado Nagusiak edo estatuko Parlamentu batek) emandako informazioaren bitartez zentsuragarri omen den jokaera detektatzen dutenean 45. Epaile federalen kasuan, impeachment prozedurak aldaera nabariak daramatza, vid., Judicial Councils Reform and Judicial Conduct and Disability Act. 28 U.S.C. 331, 332, 372, 604 (1980), eta, 28 U.S.C. 372 (c) (1) (1993). Organu berri eta berezi batzuk sortzen dira prozedura bultzatzeko, Batzorde Judiziala/Judicial Council, EEBBetako Kontseilu Judiziala/Judicial Conference of the United States. Prozedura honen zehaztasunak ezagutzeko, vid., SMITH, A.J., Federal Judicial Impeachment: Defining Process Due, op. cit., 9-12 bitarteko orr..

Arazoa sortu eta berehala, Ordezkarien Kamerak erabaki beharko du, bozkatuz eta irizpide politikoak esleituz, komenigarria den ala ez zentsura prozedurari hasiera ematea Vid CARLASSARE, L., Responsabilità penale dell'Esecutivo e forma di governo. Limpeachmentnegli Stati Uniti, op. cit., 458-459 orr.

Emaitza aldekoa denean, Kongresuko Justizi Batzordeari dagokio formalizazioa.

Hau da, ikerketa bat garatu beharko du eta haren emaitzaren ondorioz, positiboa denean, zentsuragarri diren ekintzen zerrenda bat prestatu beharko du/articles of impeachment.

Emaitzak aztertu ondoren, batzordeak erabaki beharko du ere bai egoki edo komenigarrria den zentsura prozedurarekin jarraitzea.